XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia ete da Horati ospetsuak orrela irakatsi ebala? Ez, anei bider ez.

USUS diño Horati`k, OITUREA, ez diño erri-oiturea.

Eta OITUREA zer ete da? Entzun Kintilen agurgarriari. Sentzuna bear da, ta lenen-lenengoz oiturea zer dan eta zetan dagon jakin bear dogu; geyenak egiten dabela-ta oitura-ixena emoten ba'dautsagu galtzurre ta arrisku aundiko lagia jartzen dogu ez izkera-bidietan bakarrik, bai ta txarrago dana, BIZITZA-BIDEAN BE.

Geyenak dagiena egin bear ba'dogu, geyenak eredutzat artzen ba doguz, geyenak derabillezan gal-bideak erabilli bear ba'doguz, geyenak euskerea ostikopetuten dabela-ta geuk be ostikopetu bearko; geyenak ontzat artzen ez daben ziñismena guk be ukatu bearko, geyenak gaiztoki-bidean jartzen ba'dira gu be bide bertantxe jarri bearko....

Zer ete-da, ba, OITUREA, elerrti-oiturea? Kintilen agurgarriak darrai: Nik izkera-oiturea izkera-jakitunen baikuna dala esango dot onak diranen baikuna bizitza-oiturea dan letz.

Edarto esana! Ezin obeto!.

Oitureak adimenaren arauz, gixa-ixakeraren arauz ixan bear: adimen zuzenaren atxin, gixa-ixakeraren atxin ez da egizko oiturarik.

Izkerearen ixakera-atxin be ezin izan eta erriak tamalez izkerearen ixakera-arauz ez diran oguzkera, izpiakera, joskera ta abar derabiltz; ez dira orrek oitureak, okerrak dira eta jarraitu ordez jaurti ta urrundu egin bear dira.

Ezer ba'da itz egitean askori okerrez alboratu ta josi yakena, ori ez da izkera-lagitzat edo bide ontzat artu bear.